Skip to main content
Nafarroako Energia Eraldatzen - Transformando la Energía Navarra

Nafarroako Energia Eraldatzen – Transformando la Energía Navarra (NEETEN) Nafarroan egin nahi diren energia berriztagarrien makroproiektuen aurrean indarrak batzeko sortu den taldea gara, hainbat plataforma, koordinakunde, elkarte eta bestelako erakundeak batzen dituena. Gure kezka nagusia trantsizio energetikoa modu justu eta solidario batean gauzatzeko planifikazio falta da, bizi garen ingurumenaren zaintza benetako helburu duena, parte hartzailea eta pertsonak erdigunean jartzen dituena. 

Badakigu aldaketa energetikoa beharrezkoa dela, baina ezin da haren premiari buruz hitz egin ingurumena kaltetzen duten garapen politikak ezartzen jarraitzeko, batez ere helburua hau, eta planeta osoa, salbatzea denean. 

Soseguz egindako eztabaida bat nahi dugu, inbertsio funtsek eta konpainia handiek etekin ekonomikoak lortzeko duten presatik at. Beste alor batzuk landu behar dira lurraldea megainstalazio industrialekin erein aurretik, adibidez: kontsumoa murriztu, komunitate energetikoak eta autokontsumoa sustatu legedi tarte txiki batez haratago, gizartearentzako benetazko instrumentu eta baliabidekin; energia kontsumituko den lekutik gertu sortu, industria nabeetako teilatuak panel fotovoltaikoekin estaliz edo bestelako irtenbideekin, energia garraio galerak murriztu daitezen; horrelako azpiegiturak kokatzeko lurralde antolamendu irizpideak ezarri; eta aurretik esandakoak egin eta gero instalazioren bat beharrezkoa izanez gero, aztertu zeintzuk izango ziren ingurumenean eta gizartean onartuko ziren inpaktuak, beti ere pertsonak gure pentsamenduaren erdigunean kokatuz. 

Gure planetak denbora asko darama aldaketa honen zain. Ez da ezer gertatuko pixka bat gehiago itxaroten badu, izan ere, aldaketa benetazkoagoa eta sendoagoa izango da gizartearen kontzientziazio batetan oinarritzen bada eta ez merkatu librearen inposizio batetan. 

Iniziatiba hau bultzatu eta manifestuan garatzen dugunok hurrengo hauek gara:

 

A TOMAR VIENTO – ESTERIBAR BIZIRIK

ENDARA BIZIRIK

EZKABARTE

GAZTELUZAR (Valdorba)

HAIZE BERRIAK

OLAIBAR

PLATAFORMA URBASA-HANDIA BIZIRIK

SALVEMOS EGUESIBAR ZAIN DEZAGUN

SALVEMOS EL PERDON 4.0 ERRENIEGA SALBA DEZAGUN

 

Hasta la fecha los siguientes grupos se han adherido al manifiesto contra los poligonos eólicos y solares:

 

Organizaciones medioambientales y ecologistas:

  • Ecologistas en Acción
  • Lurra-Nafarroa
  • Ekologistak Martxan-Iruñea
  • Extinction Rebellion Pamplona-Iruñea
  • Fundación Sustrai
  • Larraungo Kalaxka
  • AHT Gelditu
  • Las 3 R

 

Asociaciones y Cooperativas de generación y consumo de energía

  • Goiener Elkartea
  • Asociación Grupo Motor GaresEnergia

 

Organizaciones sociales:

  • Asociación vecinal Urbi Auzo Elkartea de Eguesibar
  • No a la línea de Alta Tension ni subestación Orkoien-Ezkarbarte
  • Martes al Sol
  • Parlamento Social
  • Plataforma de la Ribera + Centrales No
  • Mugarik Gabe
  • Asociación Txolgorri (Ilurdotz)
  • Asociación Arantxote (Enderitz)
  • APYMA Saioa Guraso Elkartea
  • Asociación Turística Natur Basoak

 

Organizaciones juveniles

  • Esteribarko Gazte Elkartea

 

Sindicatos:

  • EHNE
  • CGT
  • LAB
  • STEE-EILAS
  • ESK

 

Partidos políticos:

  • Batzarre
  • Podemos Ahal Dugu Navarra
  • Izquierda Unida Navarra-Nafarroako Ezker Batua
  • Antikapitalistak
  • Ahora Navarra-Nafarroa Orain Bai
  • EH Bildu
  • Partido Carlista

 

Organizaciones deportivas:

  • Federación Navarra de Montaña y Espeleología
  • Club Inercia XC
  • Club Deportivo Navarra / Nafarroa Kirol Elkartea

 

Instituciones

  • Concejos de Anotzibar, Eusa, Arre, Zildotz, Orrio, Sorauren, Makirrian, Zubiri, Larrasoaña, Urdaitz-Urdaniz, Enderitz, Azotz, Antxoritz, Saigots, Sarasibar
  • Ayuntamientos de Olaibar, Ezkabarte, Leoz