Manifestua
EOLIKO- ETA EGUZKI- POLIGONOEN AURKAKO MANIFESTUA NAFARROAN MORATORIA BEHAR DUGU!!
Klima-aldaketaren ondorioak hemen daude. Gaur egungo hazkunde mugagabearen eta garapenaren ereduarekin zerikusia duten berotegi-efektuko gasen isurketek gradu bat inguru igo dute lurreko tenperatura globala industriaurreko mailekin alderatuta, komunitate zientifikoaren arabera. Kontua da noraino iritsiko den eta zer inpaktu onartzeko prest gauden.
Litekeena da berotzeak 2030 eta 2035 artean 1,5 gradu zentigradu gehitzea munduak berotegi- efektuko gasen emisioen egungo erritmoa jarraitzen badu. Horrek esan nahi du , hamarkada baten bueltan, Parisko Akordioaren helburua (hau da, 2100. urtean 1,5aren azpitik geratzea ) ezerezean gera daitekeela
Hori saihesteko, aurrekaririk gabeko trantsizioa behar da energia-sisteman, garraioan, industrian, nekazaritzan, gure eguneroko bizitzan 1,5eko helburua bete nahi bada. 2030ean karbono dioxidoaren (CO2) emisioak – berotegi – efektuko gas nagusia – % 55 murriztu behar lirateke, 1990eko mailarekin alderatuta. 2050ean, isurketa horiek – erregai fosiletatik datoz gehienak – desagertuta egon beharko dute, baita lehenago ere, 2040rako.
Egungo hazkunde-ereduarekin, baliabideen harrapari eta emisio eta ingurumen-inpaktu global oso larriak sortzen dituenarekin, klima-aldaketari aurre egiteko itzulerarik gabeko puntu batera hurbiltzen ari gara. Egoera oso larria da: ekosistemei kalte kritikoa egiteaz gain, gizarteen egungo egitura bera ere kaltetuta geratuko litzateke.
Azken aldian, eta klima-krisiaren aurrean, energia berriztagarrien hedapen zabalean oinarritutako trantsizio ekologiko eta energetikoaren beharraz hitz egiten ari gara. Horrela, Estatu espainiarrean instalazio berriztagarrien proiektuen garapen masiboa eta eskala handikoa gertatzen ari da, eta Nafarroa ez da salbuespena.
Gaur egun, berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko proiektu berri eta ugari tramitatzen ari dira gure erkidegoan: Erriberako, Lesakako, Lizarrako (Urbasa-Andia), Lizoain-Arriasgoitiko, Esteribarko, Olaibarreko, Ezkabarteko, Eguesko Haraneko, Anotzibarko, Erdialdeko Eremuko (Valdorba, Ujue, Murillo el Fruto, Tafalla, Artajonako) parke eolikoak eta eguzki-poligonoak Erreniaga, Erriberrin,… Ahaztu gabe Erribera osoan han-hemenka egin nahi dutenak.
Proiektu horiek egiteak ekosistemetan eragin larriak izango ditu. Eta, hala ere, nekez geldiaraziko dituzte adierazitako arazo klimatikoak. Hori horrela da energia berriztagarrien mugak direla medio:
- Aldizkakoak dira eta ez daude kontzentratuta; beraz, azpiegitura askoz gehiago instalatu behar dira behar den energia-ekoizpena lortzeko.
- Oro har elektrizitatea ekoizten dute, baina gaur egun Nafarroan kontsumitutako energiaren % 20 baino ez da kontsumo elektrikoa. Horrek esan nahi du ekonomia goitik-behera berregituratu behar dela, eta hori ez dira planifikatzen ari.
- Eta, gainera, berriztagarriek lehengaiak erauztearen mendekoak izaten jarraitzen dute; horietako asko urriak dira, eta energia asko eta ingurumen-inpaktu handia behar dute horiek lortzeko.
- Horregatik uste dugu trantsizio teknologiko soila ez dela gai berez berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko. Berriztagarriak ez dira nahikoak gaur egun kontsumitzen dugun energia kantitateaz hornitzeko. Beharrezkoa da kontsumorako xahutze horri modu planifikatu eta demokratikoan aurre egitea, edo bestela errealitate gordina inposatu egingo da eta kontsumoa murriztu egingo da, indarrez eta plangintzarik gabe.
Iruñea, 2021eko martxoa
Eta CO2 igorle garbiak dira bizitzako lehen urteetan (2,5 urte parke eolikoen kasuan, eta 5 urte fotovoltaikoen kasuan). Urte horiek dira, hain zuzen ere, urte kritikoak inflexio-puntu jakin batzuk gaindi ez daitezen.
Baina, gainera, berriztagarrien hedapena behar bezala planifikatzen ez bada, gure beharrei eusteko gai izango ez den lurralde bat aurkituko dugu. Esan dugun bezala, teknologia berriztagarriek muga materialak eta espazialak dituzte Nafarroan eta Nafarroatik kanpo. Eta horiek garatzeak presio berria dakar lurraldean, lur-eremu handiak behar baitira, inpaktu larriak eraginez nekazaritzan, paisaian, biodibertsitatean, ekosistemetan eta beste alderdi askotan.
Horregatik guztiagatik, behean sinatzen dugun erakundeok argi eta garbi esan nahi dugu trantsizio ekologikoa ezin dela soilik egin teknologia fosilen ordez teknologia berriztagarriak erabiliz. Gure apustua produkzio deszentralizatuan eta instalazio berriztagarri txikietan oinarritzen da, lurralde- antolamenduarekiko bateragarritasun handiagoa ahalbidetzen baitute, kontsumo-zentroetatik hurbil daudelako, bai eta energia-eraginkortasuna hobetzea eta energia-kontsumoa murriztea ere, egungo xahutzearekin jarraitzea eragin gabe.
Berriztagarrien abantaila handienetako bat modulartasuna da, eskala txikiko instalazioak efizientzia-maila onarekin garatzea ahalbidetzen baitu. Horregatik, eredu erraldoi eta zentralizatuaren aurrean, bestelako eredua proposatzen dugu, sortze-puntuak kontsumora hurbilduko dituena eta garraio-galerak nabarmen murriztuko dituena, tokiko baliabideak aprobetxatuz.
Une erabakigarri baten aurrean gaude, datozen hilabeteetan Nafarroan eskala handiko berriztagarrien proiektu ugari baitatoz. Testuinguru horretan, gure ustez, beharrezkoa da eztabaida sozial zabala abiaraztea inplikatutako estamentu guztien eta herritarren artean; eta erabakitzea ea gizarte gisa jabetzen garen larrialdi klimatikoaz; ea prest gauden eta prest gauden ingurumen- eta gizarte-balioak interes ekonomikoen gainetik jartzeko; ea ahalegina egingo dugun gure gizartearen behar energetikoak eta materialak murrizteko; ea prest gauden gure kontsumo- eta bizimodu-ohiturak aldatzeko; ea Nafarroa, hausnarketatik, lasaitasunetik eta plangintza demokratikotik abiatuta, trantsizio energetikoaren eredu bat izan daitekeen, edo estatistiketan energia berriztagarriaren ekoizle soil gisa baino ez den agertuko; ea jabetzen garen berriztagarriek ere mugak dituztela , edo teknologia hutsa arazo guztien konponbidea dela pentsatzen jarraitzen dugun; ea herritar gisa gure energia sortzeko prozesuan parte hartu nahi dugun, udal eta herri mailako boterea indartuz, kontsumitzaileak babestuz.
Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuak klima- aldaketaren aurka borrokatzeko oinarri sendoak ezartzen lagun zezakeen; egungo energia-eredua aldatzeko aukera paregabea. Baina ez da horrela izan. Eta gainerako ingurumen-legedia ez da nahikoa, energia berriztagarrien makroproiektuen kopuruari aurre egiteko.
Berotegi efektuko isuriak murrizteko helburuak garaiz betetzeko beharrak, energia-enpresen gose ekonomiko neurrigabeak eta energia berriztagarrien azpiegituren hedapen itzela gauzatzeko plangintzarik ezak arazoa areagotzen lagun dezakete, arazoa arindu beharrean. Eta gero berandu izango da.
Egoera larri horren aurrean, ondoko bi eskaera egiten ditugu:
1/ Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari eskatzen diegu arautu eta planifika dezatela, gure erkidegoko garapen berriztagarria behar bezala arautuz. Ez dezagun utzi asmo azkarrek eta interes ekonomikoek bidea markatzen. Ez dezagun onartu trantsizio energetikoaren izenean akats berberak errepikatzea, espekulazio- eta irabazi-ereduekin. Gure komunitateak behar duen trantsizio ekologiko eta energetikoak bere paisaiaren, biodibertsitatearen, kulturaren, nekazaritzaren eta herritarren premiak kontuan hartu behar ditu.
2/ Bitartean, erakunde sinatzaileok eskatzen dugu berehala eten daitezela gaur egun tramitatzen ari diren instalazio eolikoen, fotovoltaikoen eta lotutako azpiegituren administrazio-prozedura guztiak. Moratoria horren helburua da kudeaketa-arau gehigarriak egitea ingurunearen babesaren arloan, produkzio-instalazioen garapena eraginkorra eta bateragarria izan dadin ingurunearekin, biodibertsitatearen eta gizarte-komunitateen babesarekin.
SINATZAILEOK:
A TOMAR VIENTO – ESTERIBAR BIZIRIK ENDARA BIZIRIK (Lesaka)
GAZTELUZAR (Leoz)
HAIZE BERRIAK
OLAIBAR BIZIRIK
PLATAFORMA URBASA-HANDIA BIZIRIK
SALVEMOS EGUESIBAR ZAIN DEZAGUN
SALVEMOS EL PERDON 4.0 ERRENIEGA SALBA DEZAGUN
LEHEN ATXIKIMENDUAK:
NEETENeko maiatzaren 28ko manifestazioko ekintza-programa babestea.
Hasta la fecha los siguientes grupos se han adherido al manifiesto contra los poligonos eólicos y solares:
Organizaciones medioambientales y ecologistas:
- Ecologistas en Acción
- Lurra-Nafarroa
- Ekologistak Martxan-Iruñea
- Extinction Rebellion Pamplona-Iruñea
- Fundación Sustrai
- Larraungo Kalaxka
- AHT Gelditu
- Las 3 R
Asociaciones y Cooperativas de generación y consumo de energía
- Goiener Elkartea
- Asociación Grupo Motor GaresEnergia
Organizaciones sociales:
- Asociación vecinal Urbi Auzo Elkartea de Eguesibar
- No a la línea de Alta Tension ni subestación Orkoien-Ezkarbarte
- Martes al Sol
- Parlamento Social
- Plataforma de la Ribera + Centrales No
- Mugarik Gabe
- Asociación Txolgorri (Ilurdotz)
- Asociación Arantxote (Enderitz)
- APYMA Saioa Guraso Elkartea
- Asociación Turística Natur Basoak
- Asociación Valdeallin Ibar
- Casa Rural Basaula de Muneta
Organizaciones juveniles
- Esteribarko Gazte Elkartea
Sindicatos:
- EHNE
- CGT
- LAB
- STEE-EILAS
- ESK
Partidos políticos:
- Batzarre
- Podemos Ahal Dugu Navarra
- Izquierda Unida Navarra-Nafarroako Ezker Batua
- Antikapitalistak
- Ahora Navarra-Nafarroa Orain Bai
- EH Bildu
- Partido Carlista
- Verdes Equo Navarra – Berdeak Equo Nafarroa
Organizaciones deportivas:
- Federación Navarra de Montaña y Espeleología
- Club Inercia XC
- Club Deportivo Navarra / Nafarroa Kirol Elkartea
Instituciones
- Concejos de Anotzibar, Eusa, Arre, Zildotz, Orrio, Sorauren, Makirrian, Zubiri, Larrasoaña, Urdaitz-Urdaniz, Enderitz, Azotz, Antxoritz, Saigots, Sarasibar, Azcona, Eugi
- Ayuntamientos de Olaibar, Ezkabarte, Etxauri