Skip to main content
Nafarroako Energia Eraldatzen - Transformando la Energía Navarra

Eguzki plaka eta eoliko makroproiektuen aurkako Nafarroako plataformak Nafarroako Energia Eraldatzen / Transformando la Energia Navarra (NEETEN) izenpean biltzen dira. Nafarroako erakunde politiko, sindikal eta sozialek eoliko zein eguzki makroproiektuen prozedura guztiak bertan behera uzteko eskatzen duteSustrai Erakuntza fundazioak ekimen hau atxikitzen du ere…

Eguzki- eta eoliko-makropoligonoen aurkako plataformak (A Tomar Viento – Esteribar Bizirik, Endara Bizirik de Lesaka, Gazteluzar de Leoz, Haize Berriak, Olaibar Bizirik, Urbasa- Andia Bizirik Plataforma, Salvemos Eguesibar Zain Dezagun eta Salvemos El Perdón 4.0 Erreniega Salba Dezagun), azken hilabeteotan emandako proiektu zentzugabeen uholdearen aurrean ondoko bi eskaerak plazaratu ditu:

1/Une honetan tramitazio bidean diren instalazio eolikoen, fotovoltaikoen eta lotutako azpiegituren administrazio-prozedura guztiak berehala etetea. Moratoria horren helburua da kudeaketa-arau gehigarriak egitea ingurunearen babesaren arloan, sortze-instalazioen garapena eraginkorra eta bateragarria izan dadin ingurunearekin, biodibertsitatearen, nekazaritzaren eta gizarte-komunitateen babesarekin.

2/Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari eskatzea trantsizio energetikoa demokratikoki planifikatzea ahalbidetuko duen prozesu sozial bat ahalbidetzeko, murrizketa eta efizientzia energetikoa lehenetsiz, eredu deszentralizatu baten eta energia berriztagarrien autokontsumoaren aldeko apustua eginez.

Ildo horretan, Nafarroako gizarteari eskatu egin diogu bat egiteko beharrezko trantsizio energetikoa inposaketarik eta espekulazio ekonomikorik gabe izateko aldarriarekin.

Lan horren emaitza gisa, erantsitako dokumentu batean, moratoria eta plangintza demokratikoa eskatzeko jasotako gizarte-, kirol-, sindikatu- eta politika-erakundeen atxikimenduak aurkezten ditugu, trantsizio energetiko, sozial eta kultural justua martxan jarriz. Eskerrak ematen dizkiegu haien babesagatik.

Era berean, jakinarazten dugu plataformok Nafarroako Energia ERALDATZEN-TRANSFORMANDO LA ENERGÍA NAVARRA (NEETEN) izena hartu dugula gure lan koordinatua adierazteko. Horretarako, webgune bat jarri dugu eskuragarri: https://transformandoenergianafarroa.org

Bertan, plataformen manifestua kontsulta daiteke, hari atxikitzeko aukera, eta, aldi berean, plataformen ekimenen eta jardueren berri emango da.

ATXEKIMENDUEN ZERRENDA:

Plataformas contra la imposición de parques eólicos y solares en Navarra

A TOMAR VIENTO- ESTERIBAR BIZIRIK, ENDARA BIZIRIK (Lesaka), GAZTELUZAR (Leoz), HAIZE BERRIAK, OLAIBAR BIZIRIK, PLATAFORMA URBASA-ANDIA BIZIRIK, SALVEMOS EGUESIBAR ZAIN DEZAGUN, SALVEMOS EL PERDÓN 4.0 ERRENIEGA SALBA DEZAGUN.

Organizaciones medioambientales y ecologistas:

Ecologistas en Acción, Lurra-Nafarroa, Ekologistak Martxan-Iruñea, Extinction Rebellion Pamplona-Iruñea, Fundación Sustrai Erakuntza, Larraungo Kalaxka, AHT Gelditu, Las 3 R.

Asociaciones y Cooperativas

Goiener Elkartea, Asociación Grupo Motor Gares Energia, Landare, REAS, Suma Con Causa.

Organizaciones sociales:

Asociación vecinal Urbi Auzo Elkartea de Eguesibar, No a la línea de Alta Tension ni subestación Orkoien-Ezkarbarte, Martes al Sol, Parlamento Social, Plataforma de la Ribera + Centrales No, Mugarik Gabe, Asociación Txolgorri (Ilurdotz), Asociación Arantxote (Enderitz), APYMA Saioa Guraso Elkartea, Asociación Turística Nafar Basoak, Esteribarko Gazte Elkartea, Asociación de vecinos Iturgaitz, Asociación Cazadores Patxarandi.

Sindicatos:

CGT, ELA, EHNE, ESK, LAB, STEE-EILAS.

Partidos políticos:

Batzarre, Podemos Ahal Dugu Navarra, Izquierda Unida Navarra-Nafarroako Ezker Batua, Antikapitalistak, Ahora Navarra-Nafarroa Orain Bai, EH Bildu, Partido Carlista.

Organizaciones deportivas:

Federación Navarra de Montaña y Espeleología Club Inercia XC (club deportivo de motocross, Club Deportivo Navarra / Nafarroa Kirol Elkartea.

Instituciones

Concejos de Anotzibar, Eusa, Arre, Zildotz, Orrio, Sorauren, Makirrian, Zubiri, Larrasoaña, Urdaitz-Urdaniz, Enderitz, Azotz, Antxoritz; Saigots. Ayuntamientos de Olaibar, Ezkabarte.